Edukira joan

André Lwoff

Wikipedia, Entziklopedia askea
André Lwoff

Bizitza
JaiotzaAinay-le-Château1902ko maiatzaren 8a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1994ko irailaren 30a (92 urte)
Familia
AmaMarie Lwoff
Ezkontidea(k)Marguerite Lwoff (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
HeziketaPasteur Institutua
Lycée Voltaire (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, birologoa, medikua, ikertzailea eta botanikaria
Enplegatzailea(k)Pasteur Institutua
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Frantziako Zientzien Akademia
Société zoologique de France (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
European Molecular Biology Organization (en) Itzuli
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Belgikako Medikuntzako Errege Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

André Michel Lwoff (Ainay-le-Château, 1902ko maiatzaren 8a - Paris, 1994ko irailaren 30a) frantziar mikrobiologoa izan zen. 19 urterekin Pasteur Institutuan sartu zen eta gero beka bat jaso zuen Heidelbergen ikasteko. 1937an beste beka bat jaso zuen Cambridgeko Unibertsitatean ikasteko. 1938an Pasteur Institutuko departamentuburu izendatu zuten, eta bakteriofagoak, mikrobiota eta poliobirusa ikertu zituen. 1965ean Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen birusek (probirusak) bakterioak infektatzeko erabiltzen duten mekanismoa aurkitzeagatik. Saria Jacques Monod eta François Jacobekin partekatu zuen. Royal Societyko kidea izan zen 1958tik.